Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Eskola txikia (txapiñoia) margotzeko auzolana izango da bihartik hasi eta martxoaren 10era bitarteko larunbat goiz zein arratsaldetan. Zestoa Herri Hezitzailea lan-taldeak bultzatutako ekimena da.
“Txanpiñoia haur txikienen espazioa izanik, oso leku iluna delakoan gaude, eta kolore eta alaitasuna eman nahi diogu. Horretarako, Herri Eskolaren eta Zestoako Udalaren laguntza dugun arren, lanak aurrera eraman ahal izateko guraso eta herritarren laguntza ere ezinbestekoa izango da” adierazi dute antolatzaileek.
Auzolanean parte hartu nahi duen orok bidali mezu bat helbide honetara: zestoaherrihezitzailea@gmail.com