Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Zestoa Herri Hezitzailea lan-taldetik antolatu da auzolana. Badira pare bat urte Zestoa Herri Hezitzailea lan-taldea osatu zela herrian: Herri Eskolako eta Zestoako Udaleko ordezkariez gain, Ekain Guraso Elkartea eta beste hainbat herritarrek osatzen dute taldea.
Joan den larunbatena hasi ziren hainbat herritar lanean, eta bihar jarraituko dute. Goizeko 9:00etan elkartuko dira Gaztelekuan materiala hartu eta eskola txikira joateko. Esku bat bota nahi dutenak ongi-etorriak izango direla jakinarazi dute.
Harremanetarako: 688 684 029