Albisteak

Esku pilota profesionaleko partidak jokatuko dituzte astelehenean kiroldegian

Promozio eta lehen mailako esku pilotako partidak jokatuko dira datorren astelehenean, martxoak 1, kiroldegian. Lehendabizi, promozio mailako binakako txapelketako partida jokatuko da. Elordi eta Garmendia, Egiguren eta Ruizen aurka arituko dira. Ondoren, lehen mailako partida jokatuko dute. Altuna eta Mariaezkurrena eta Ezkurdia eta Galartza bikoteek jokatuko dute norgehiagoka.

Gaur goizean kiroldegian izan dira pilotariak asteleheneko pilotak aukeratzen. Jaialdia publikorik gabe izango da baina ETB1ek zuzenean emango du, iluntzeko 22:30ean hasita.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide