Eskubaloi munduko argazki eta bideoa

Danbolineko postontzira bidali ditu herritar batek bi altxor txiki hauek. Eskubaloi mundukoak biak ere. Argazkia 1974-75 urte ingurukoa da. Gaur egun parkea dagoen tokian, hormigoizko kantxa zegoen eta hor jokatzen ziren eskubaloi partiduak, garai haietan ez zegoen futbol talderik Zestoan. Oraindik egin gabe zeuden kiroldegia eta Uztapide plazako etxeak.

Bideoa eskubaloiaren 25. urteurrenekoa da, hiru eskubaloi talde ezberdin agertzen dira bertan.

Gogoratu, zuen argazki edo bideoak bidaltzeko:

info@danbolin.eus edo 722 60 92 65 telefonoa




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide