Eskuz binakako Emakumea Pilotari Txapelketako finalak, gaur arratsaldean, Zestoan

Amaitzear da Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak aurten estreinakoz antolatu duen eskuz binakako Emakumea Pilotari Txapelketa. Hain zuzen ere, ostiral honetan finalak jokatuko dituzte, Zestoako Gurutzeaga pilotalekuan, 18:30ean hasita. Arteaga-Agirre eta Zubizarreta-Badiola bikoteak izango dira aurrez aurre lehen edizio honetako 2. mailako finalean, eta Urien-Espinar eta Nora Mendizabal-Maider Mendizabal bikoteak borrokatuko dira 1. mailako txapelaren bila.

Ondorengo lerrotan dituzue jaialdiaren xehetasunak:

Otsailak 8, ostirala, 18:30, Zestoa-Gurutzeaga

1. Eskuz binaka, 2. maila: ARTEAGA-AGIRRE / ZUBIZARRETA-BADIOLA

2. Eskuz binaka, 1. maila: URIEN-ESPINAR / NORA MENDIZABAL-MAIDER MENDIZABAL

2. mailako Arteaga-Agirre eta 1. mailako Urien-Espinar bikoteek finalerako zuzeneko txartela lortua zuten, ligaxka 1. postuan amaitu baitzuten. Zubizarreta-Badiola bikoak Aramendi-Orbegozori 2. mailako finalerdian irabazita lortu du finalerako beste txartela. Eta Nora Mendizabal-Maider Mendizabal Arrieta-Araiztegi bikotea mendean hartuta sailkatu da 1. mailako finalera. 9 bikote lehiatu dira lehendabiziko txapelketa honetan, 4 1. mailan eta 5 2. mailan; hauexek:

1. maila

· Larrarte-Maddi Mendizabal

· Arrieta-Araiztegi

· Nora Mendizabal-Maider Mendizabal

· Urien-Espinar

2. maila

· Eizagirre-Beloki

· Bergara-Bikario

· Arteaga-Agirre

· Aramendi-Orbegozo

· Zubizarreta-Badiola