Albisteak

Esleitu da Kiroldegiko teilatuan eguzki-panelak jartzeko proiektua

Kiroldegiko obrak amaitzearekin batera, energia-iraunkortasunaren bidean urratsak emango dituela iragarri du Udalak, eta eguzki-panelak jarriko ditu kiroldegiko teilatu berrian. DUS 5.000, erronka demografikoa duten udalerrietako trantsizio ekologikorako laguntza jaso ditu proiektu honek.

Testuinguru horretan, obren lizitazioa Artico Ingurumena enpresari esleitu zaio, energia berriztagarrietan espezializatutako enpresari, eta hark eramango du aurrera proiektua.

Udalak ikerketa bat abiaraziko duela esan du Mikel Arregik, instalazio publikoen energia beharrak zehazteko. Horrela, teilatuan espazio librea geratuko balitz, eremu hori, Argiola energia berriztagarrien komunitateari bere instalazio fotovoltaikokoak jartzeko lagatzea aurreikusten da.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide