Albisteak

Espainiako Frontball txapelketan hartuko dute parte Abantzu pilota klubeko kideek

Abantzu pilota klubeko Julen Odriozola, Ibai Olaizola, Oier Alonso, Mattin Eizagirre eta Xabat Sasiainek Espainiako Frontball txapelketan parte hartuko dute asteburu honetan. Kategoria edo maila ezberdinak badaude ere, zestoarrek, 21 urtetik beherako gizonezkoen sailean hartuko dute parte.

Sailkapen fasea izango da Nafarroako Ezkabarte herrian jokatuko dutena. Lauko taldetan jokatzen da frontballean. Hiru partida jokatuko dituzte. Larunbat goizean aurreneko partida, arratsaldean bigarrena eta igande goizean azkena. Aoizko kiroldegian jokatuko dira final erdiak maiatzaren 15ean eta 16an finalak.

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide