Albisteak

Espainiako Gobernuak funtsezkoak ez diren jarduerak etengo ditu

Pedro Sanchezek gaur arratsaldean egindako agerraldian jakinarazi du funtsezkoak ez diren jarduera guztiak etengo dituela astelehenetik aurrera. Neurri honen helburua, mugikortasuna ahalik eta gehien murriztea da. Neurri honek bi asteko iraupena izango du. Langileek ez dute lantokira joan beharko martxoaren 30etik apirilaren 9ra bitartean. Aldi horretan soldata jasotzen jarraituko dutela azaldu du Espainiako presidenteak eta langileek gero berreskuratu egin beharko dituztela lan ordu horiek.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide