Albisteak

Espainiako Vuelta Zestoatik pasako da bihar eguerdian

Bihar, urriak 20, hasiko da Espainiako Vuelta. Lehen etapa, Irundik irten eta Arraten amaituko da. Zestoatik eguerdiko 14:30ean pasako da tropela. Zumaiatik etorriko dira txirrindulariak eta Azpeitirako noranzkoan jarraituko dute. Hori dela eta, 14:00etatik 15:15 aldera arte Zumaia eta Zumarraga arteko GI-631 errepidea itxita egongo da bi noranzkoetan.

Aldaketak autobus zerbitzuan

Lurraldebusek jakinarazi du aldaketan izango direla bihar zenbait autobus zerbitzutan. Espainiako Vuelta pasatzen den orduetako zerbitzuei eragingo die aldaketak. Hemen informazio guztia:

UK01 Azkoitia > Donostia
– Azkoititik 11:45ean eta 12:15ean irteten diren zerbitzuak geltoki bakarra egingo dugu Donostian, Donostiako Geltokia.
– Azkoititik 13:45ean irteten den zerbitzua, ez da Azpeititik eta Zestoatik pasako.
– Donostiatik 13:05ean eta 13:35ean irteten diren zerbitzuek geltoki bakarra egingo dute Donostian, Donostiako Geltokia.
– Azkoititik 14:15ean eta 14:45ean irteten diren zerbitzuak ezeztatuta geratzen dira.

UK03 Azkoitia > Zarautz

– Azkoititik 14:05ean irteten den zerbitzua ezeztatuta geratzen da.

UK05 Zestoa > Ermua
– Ermutik 13:40an irteten den zerbitzua Azkoitiraino iritsiko da, ez du geltokirik egingo Azpeitian.
– Azpeititik 15:45ean irteten den zerbitzua Elgoibarreraino iritsiko da, ez du geltokirik egingo Eibarren.
– Eibarretik 16:45ean irteten den zerbitzua Elgoibarren hasiko da 17:03ean.

UK06 Zumaia > Zumarraga
– Zumarragatik 13:10ean irteten den zerbitzua Azpeitiraino iritsiko da. Ez du geltokirik egingo Zestoan eta Zumaian.
– Zumarragatik 14:10ean irteten den zerbitzua ezeztatuta geratzen da.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide