Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Dirulaguntzak eskatzeko epea irailaren 1ean amaituko da. Guztira, 30.000 euro bideratuko ditu Udalak dirulaguntza horietara.Etxebizitzaren alokairurako dirulaguntza eskatzeko epea zabaldu berri du Udalak. Laguntzaren xedea, 18 eta 35 urte bitarteko gazteei, mugikortasun urria dutenei, bananduei eta dibortziatuei, 70 urtetik gorakoei, alargunei eta seme-alabak bere kargura dituzten guraso bakarreko familiei alokairuaren zati bat ordaintzea da. Udalak 30.000 euro bideratuko dirulaguntza horietara, eta irailaren 1a izango da eskariak egiteko azken eguna.
Dirulaguntza eskatu ahal izateko, alokairuko errentak gehienez 550 eurokoa izan beharko du. Eskaera aurkeztu nahi duen orok oinarrietan zehaztuta dagoen dokumentazioa aurkeztu beharko du Udaleko gizarte zerbitzuetan, aurrez hitzordua hartuta.
Informazio gehiago hemen.