Etxeko gas kontratuen fakturak ulertzeko Energia bulegoa

Argiola Energia Komunitateak etxeko gas kontratuen fakturak ulertzeko Energia bulegoa irekiko du. Doako aholkularitza zerbitzua emango du Arroabean eta Zestoan.

Argiola irabazi asmorik gabeko kooperatiba da, eta besteak beste, energia arduraz erabiltzeko eta iturri berriztagarriak erabiltzeko bideak ireki nahi ditu. Bestalde, energia- merkaturen konplexutasuna kontuan izanda, haren helburuen artean kontsumitzaileak informatzea eta herritarrak ahalduntzea ere badago.

Hori dela eta, etxeko ekonomian duen eragina kontuan izanda, energiaren prezioen, kontratu engainagarrien edo BEZaren aldaketen labirinto horretan, gure energia-faktura ulertzea, zer ordaintzen dugun jakitea eta kontratu bat edo bestea aukeratzeko unean irizpide zehatzak izatea funtsezkoa da.

Bulegoa herritar guztientzat zabalduta egongo da, eta norbere etxeko gas naturalaren fakturarekin joaten direnei aholkatu eta aurrezten lagunduko zaie, honako ordutegian:

Zestoa. Udaletxeko behe solairuan

-Urtarrilak 22, astelehena: 10:00-12:00 eta 18:00-20:00

-Urtarrilak 24, asteazkena: 10:00-12:00 eta 18:00-20:00

-Urtarrilak 29, astelehena: 18:00-20:00

-Urtarrilak 31, asteazkena: 18:00-20:00

Arroabea. Elkargunean

-Urtarrilak 26, ostirala: 18:00-20:00

-Otsailak 2, ostirala: 18:00-20:00

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide