Albisteak

Etxez etxeko hiru lanpostu betetzeko lehen azterketa egin dute gaur goizean

Zestoako Udaleko etxez etxeko hiru lanpostu betetzeko oposizio-librearen lehen azterketa egin dute gaur 16  lagunek. Goizeko 10:00etan hasi da aukera anitzeko azterketa betetzeko froga Alonderoko kultur aretoan.

Udalak  hamabi lanpostu aterako ditu lehiaketa publikora legealdi honetan. Martxoaren 17an administrari laguntzaile lanpostua betetzeko lehen azterketa egin zuten 108 lagunek. Gainerako zortzi postuak datozen legealdi honen barruan ateratzea aurreikusten du Udalak.

Hauek dira gainontzeko lanpostuak:
– Administraria (dedikazio osoan)
– Udaltzaina (dedikazio osoan)
– Ingurumen teknikaria (%65eko dedikazioan)
– Eginkizun anitzeko ofiziala (dedikazio osoan)
– Eginkizun anitzeko langilea (3 lanpostu dedikazio osoan)
– Garbitzailea (dedikazio osoan)

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide