Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Joan den ostiralean Realak “Fan zone” berriaren aurkezpena egin zuen Anoetan. Bertan izan zen Eugenio Alkorta zestoarra. 135. bazkide zenbakia du Alkortak eta 57 urte daramatza bazkide gisa. Hori dela eta, bere argazki erraldoi bat jarri dute han. Aurkezpenaren ondoren, palkora gonbidatu zuten eta handik ikusi zuen Realaren eta Levanteren aurkako partida.
Argazkiak: Joseba Alkorta