Albisteak
Euripean jokatu da IV. Gurutzeaga Saria
— 2017-04-01Larunbat goizean jokatu da IV. Gurutzeaga Saria Zestoan. Eguraldi aldakorra izan da lasterketan zehar, euria gogoz egin du eta txirrindularientzako proba gogorra izan da.
Lasterketa ihesaldian erabaki da. Bost laguneko taldeak ihes egin du, eta helmugara pelotoia baino bost minutu ignguru lehenago heldu dira. Aipatu behar da, ihesaldian Alex Uranga txirrindulari zestoarra sartu dela, amaiera laugarren postua eskuratu du Urangak.
Lasterketako garailea Xabier Isasa (Goifiber-Godoy) izan da, bigarren Ander Blazquez (Ulma) eta hirugarren Julen Dorronsoro (Limusin Cartonajes) sailkatu da. Taldekako garaipena Goifiber-Godoy Urretxuko taldeak eskuratu du.
Lasterketa Zestoako Txirrindulari Elkarteak antolatu du, Zestoa eta inguruetako 60 bolondres inguruk kolaboratu dute lasterketan.
Egin zaitez bazkide
IRUZKINDU