Albisteak
“Merkaurola” egitasmoa martxan jarri da
— 2017-04-02Zestoan Merkatari Elkarteak, Azpeitiko Bertan eta Azkoitiko Herrixen merkatari elkarteekin batera, “Merkaurola” egitasmoa jarri du martxan. Herrietako Udalen babesarekin eta Iraurgi Berritzenekin elkarlanean jarri dute martxan proiektua.
Egitasmoaren xedea Azkoitiko, Azpeitiko, Zestoako, Aizarnazabalgo, Errezilgo eta Beizamako kontsumitzaileen erosketa ohiturak ezagutzea da. Horretarako, aste honetan hasi eta datorren asteetan BIZILAN enpresak 1.000 galdeketa egingo ditu. Telefonoz egingo den galdetegi horretan, kontsumo ohitura, erosketa leku eta gure herri guneetako merkataritzaz galdetuko zaie herritarrei.
Galdeketa hauetatik ateratzen diren ondorioetatik, eskualdeko merkataritza estrategia definitzea da azken helburua. Hiru herrietako merkatari elkarteek ezinbestekoa dela adierazi dute azterketa hau, kontuan izanik kontsumitzaileen ohiturak aldatuz doazela.
Egin zaitez bazkide
IRUZKINDU