Albisteak

[ARGAZKIAK] Mojito eta musika artean, gau giro bikaina sortu zen Gaztetxe atarian

Ostiral gauerako plan berezia proposatu zuten Gazte Asanbladako kideek, eta herritarren erantzuna bikaina izan zen. Rodeok kontzertu akustikoa eskaini zuen Gaztetxe atarian, eta, horrez gain, bertaratuek mojitoak dastatzeko aukera ere izan zuten. Hala, gau giro aparta sortu zen.

Gazte Asanbladak uztailerako antolatu dituen ekintzetako bat izan zen atzokoa, izan ere, datozen asteetarako askotariko ekintzak antolatu dituzte. Asteazkenean, uztailaren 8an, 21:30ean, El viento que agita la cebada filmaren emanaldia eskainiko dute. Uztailaren 16an, berriz, belarritako tailerra egingo dute 11:00etan. Egitarauari amaiera emateko, uztailaren 21ean eskalada tailerra antolatu dute, 10:00etan hasita.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide