Ekaina 2026
— 2026-07-02Irakurri 283. zenbakia hemen.

Atzo zen jokatzekoa Txokoko Txapelketako finala, baina euriak ezinezkoa egin zuen jardunaldia amaitzea. Hori dela eta, gaur jokatu da finala, eta Oier eta Oier bikoteak jantzi du aurtengo Txokoko txapela, finalean Xabat eta JV 30-22 mendean hartu ostean. Final handiaren aurretik hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida jokatu dute. Bertan, Muno eta Aner nagusitu dira Josu eta Josuren aurka, 30-7ko emaitzarekin, partida osoan zehar nagusi izan ostean.
Hamazazpi bikote lehiatu dira aurten esku pilota txapelketa herrikoian. Maiatzaren 18an hasi zuten sailkapen faseko ligaxka, eta, final-laurdenak eta finalaurrekoak gaindituta, Oier Arantzeta eta Oier Alonso bikotea finalera iritsi da partidarik galdu gabe. Finalean ere maila bikaina erakutsi dute, eta txapelketa borobildu dute.
Partida osoan zehar markagailuan aurretik joan dira txapeldunak, nahiz eta amaieran Xabatek eta JVk aldea murriztea lortu duten. Dena den, ezin izan diete aurre egin Arantzetari eta Alonsori, eta hauek lehen aldiz jantzi dute Txokoko txapela.
Txapelketak ikusle ugari bildu ditu beste urte batez Gurutzeaga pilotalekuan, baita atzo eta gaur ere. Festa giroa, pilotariak animatzeko oihuak eta tanto ikusgarrienak saritzeko txaloak izan dira nagusi frontoi zaharrean, txapelketari amaiera bikaina emanez.
Ikusi finala osorik gure Youtubeko kanalean.
