Albisteak

[ARGAZKIAK] Manex Larrañaga txapeldun eta Amets Alberdi aurreneko herritarra Gurutzeaga Sarian

Gaur, larunbatez, jokatu dute Gurutzeaga txirrindularitza klubak antolatutako Gurutzeaga Saria. Eguraldi eguzkitsu eta beroarekin jokatu dute 82 kilometroko proba, eta jende ugari elkartu da errepide ertzetan txirrindulariak animatzera.

Besa-Geminis taldeko Manex Larrañaga izan da garaile. Aiur Ugartemendia sailkatu da bigarren, eta Axular Aldazabal izan da hirugarrena helmugaratzen. Hiruak 2:07:44 denborarekin amaitu dute proba. Lehenengo herritarrari dagokionez, Amets Alberdi izanda azkarrena. Mendiko saria Axular Aldazabalek lortu du eta taldekako saria, berriz, Besa-Geminis taldeak.

Behin proba amaituta, udaletxe azpian egin dute sari banaketa eta Igor Arrieta, UAE Team Emirates taldeko txirrindularia, arduratu da sariak banatzeaz.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide