Ekaina 2026
— 2026-07-02Irakurri 283. zenbakia hemen.

Instalazio fotovoltaikoen saretzeari lotutako informazio saioa antolatu du Argiolak datorren astearterako. Saioa Portalen izango da, 19:00etan, eta interesa duten herritar guztiek parte hartu ahal izango dute.
Komunitate energetikoko kideek azaldu dutenez, dagoeneko amaituta daude Iraetako eta Zestoako eguzki plaken instalazioak, eta laster jarriko dituzte martxan. Hori horrela, instalazioen egungo egoeraren eta funtzionamenduaren berri emango dute saioan, eta herritarrek gaiaren inguruan izan ditzaketen zalantzak argitzeko aukera ere izango dute.
Arroabeko eta Aizarnako bilerak egin ondoren, asteartekoa izango da saio informatiboetako azkena. Gainera, gaztelaniarako aldibereko itzulpen zerbitzua ere eskainiko da.