Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

Narrandoko San Kristobal jaiak

10 uztaila - 12 uztaila

Uztailak 10, ostirala

Kristobal Deunaren eguna. 8:00 Txupinazoa. 11:00 Herri Meza eta ondoren, hamaiketakoa. 16:00-20:00 Puzgarriak (eguraldi ona egiten badu uretako puzgarriak izango dira), zezen mekanikoa eta txokolatada. 19:30 Inguruko baserrietako sagardo dastaketa pintxoekin eta Ostolaza eta Larrañaga trikitilariak. Ondoren, dantzaldia.

Uztailak 11, larunbata

12:00 Bidegorriko I. Poteoa Bizikletarekin. 15:30 Mus eta Eskoba txapelketa. 20:30 Sardina jana (sardinak doan, saiheskiak eta edariak ordainduta). Ondoren, Elizagoien ahizpak eta Imanol trikitilariak.

Uztailak 12, igandea

11:00-14:30 IV. Artisau azoka eta talogileak (hauek egun guztian zehar egongo dira). 12:30 Zapotxin pailazoaren “Baratxuri zoparen sekretua” emanaldia. Ondoren, bazkaltzeko aukera izango da karpan, bakoitzak bere janaria eramanda. Edariak mostradorean erosi behar izango dira. 18:00 Herri kirol erakustaldia. Aizkolariak: Andoni Iruretagoiena “Izeta VI”, Mikel Larrañaga, Ugaitz Mugerza eta Eneko Otaño. Harri-jasotzaileak: Estefi Etxebeste eta Udane Ostolaza.



Xehetasunak

  • Hasiera: 10 uztaila
  • Amiera: 12 uztaila