Albisteak

San Lorente ermitako brontzezko kanpaia lapurtu dute eta kalteak eragin dituzte eraikinean

Arroabeako San Lorente ermitako brontzezko kanpaia lapurtu dutela jakinarazi du Zestoako Udalak. Gertakariaren berri gaur jaso du Udalak, eta lehen zantzuen arabera, lapurreta azken bi egunetan gertatu dela dirudi.

Mikel Arregi alkateak, azaldu duenez, kanpaia desmuntatzeko lanetan kanpai-dorretxoa kaltetu dute. Gainera, goitik eroritako harriek ermitaren ondoko zimitorioko teilatua ere hondatu dute.

Lehen ikuskapenean, inguruan ez da ibilgailu astunen arrastorik antzeman. Hori dela eta, oraingoz ez dago argi lapurtutako kanpaia nola eraman duten bertatik.

San Lorente ermita jabetza pribatukoa bada ere, Zestoako ondare historiko garrantzitsuenetako bat da. Lapurretak, beraz, kalte materialez gain, ondarearen aurkako erasoa ere eragin du.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide