Ekaina 2026
— 2026-07-02Irakurri 283. zenbakia hemen.

Agiro Mendi Klubak uztailaren 7an, asteartea, 18:00etan bilera irekia egingo du Zestoako kiroldegian, uztailaren 18 eta 19rako antolatu duen Iratiko mendi irteeraren inguruko xehetasunak emateko. Irteeran parte hartu nahi duten guztiei zuzendutako bilera izango da.
Bi eguneko irteera uztailaren 18an hasiko da. Goizeko 06:00etan abiatuko dira Zestoatik eta autoz Erroimendira joango dira. Handik oinez egingo dute ibilbidea, Ori mendia igo eta Bagargiako lepora iritsi arte.
Gaua Iratiko etxoletan igaro ondoren, igandean Bagargiako lepotik abiatuko dira Artanolatze gailurra igo eta Logibarrera iristeko. Bertan amaituko dute mendi txangoa, eta ondoren Sohütan, Lurdes Iriondoren omenez egingo den pastorala ikusteko aukera izango dute parte-hartzaileek.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, irteeran parte hartzeko ezinbestekoa izango da mendiko federazio txartela indarrean izatea.