Albisteak

Zestoako bi taldek parte hartuko dute Donosti Cup txapelketan

Astelehenetik igandera bitartean jokatuko da aurtengo Donosti Cup futbol txapelketa. Guztira, 30 herrialdetako 900 talde baino gehiagok hartuko dute parte torneoan. Denera, 15.000 lagun inguru bilduko ditu txapelketak, eta datozen egunetan 2.000 partida inguru jokatuko dituzte Gipuzkoako 60 futbol zelai baino gehiagotan. Horien artean izango da Iraetako futbol zelaia ere; bertan 19 partida jokatuko dituzte astearte eta ostiral artean.
Gainera, Zestoa Futbol Taldeko bi taldek parte hartuko dute txapelketan, B14 eta B18 kategorietan.

B14 kategoriako taldea S multzoan lehiatuko da, eta Set11 Esports, Ostadar SKT eta Selecao 11 izango dituzte aurkari. Astelehenean, asteazkenean eta ostegunean jokatuko dute partida bana. B18 kategoriako taldeak, berriz, G multzoan ariko dira, eta PL Sports, Club Ondarreta FTV eta US du Minervois taldeen aurka jokatuko dute. Hauek ere partidak astelehenean, asteazkenean eta ostegunean jokatuko dituzte. Bi kategorietako taldeek, multzo faseko emaitzen arabera, ostiralean eta larunbatean ere partida gehiago jokatzeko aukera izango dute.

Pasa den urtean, B19 kategorian lehiatu zen Zestoa FTko taldeak txapelketa bikaina egin zuen. Izan ere, Europa Leagueko finalerdietara iristea lortu zuten, baina Axular Lizeoaren aurka 3-4 galduta finalerako txartelik gabe geratu ziren.

Partiden ordutegiak eta informazio gehiago hemen aurki dezakezue.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide