Ekaina 2026
— 2026-07-02Irakurri 283. zenbakia hemen.

Urola Turismoak “Urola, historia eta paisaia bazterrak” izeneko doako bisita gidatuak antolatu ditu uztaila eta abuzturako. Egitasmoaren barruan, Zestoan ere bi bisita mota eskainiko dituzte: San Lorentzo ermitara eta herrigune historikora egingo diren ibilbide gidatuak.
San Lorentzo ermitara egingo den bisita uztailaren 12an, igandez, izango da gazteleraz, eta abuztuaren 10ean, astelehenez, euskaraz. Irteera 11:00etan izango da San Lorentzo ermitatik bertatik, eta ordubete eta erdiko ibilbidea egingo dute natur ingurunean.
Bestalde, Zestoako gune historikoa ezagutzeko bisita uztailaren 19an, igandez, eskainiko dute gazteleraz, eta abuztuaren 21ean, ostiralez, euskaraz. Kasu honetan ere irteera 11:00etan izango da, udaletxeko ataritik, eta bisitak ordubete eta erdiko iraupena izango du.
Bisita guztiak doakoak izango dira, baina parte hartu ahal izateko aurrez izena eman beharko da. Horretarako, 688 759 429 edo 943 15 18 78 telefonoetara deitu daiteke, edo i-loiola@urolaturismoa.eus helbidera idatzi. Bisita egin ahal izateko, gutxienez lau lagunek eman beharko dute izena.