Albisteak

Final-laurdenetan sartu da Arroabeko Sareko Pilota Txapelketa

Arroabeko Sareko Pilota Txapelketa azken txanpan sartu da, eta aste honetan hasiko dira final-laurdenetako neurketak.

Lehen partida ostiral honetan, uztailaren 3an, 19:15ean jokatuko da. Aurrez aurre izango dira Larrañaga-Segurola eta Unai Eizagirre-Haritz Aranbarri bikoteak.

Bigarren final-laurdena asteartean, uztailaren 7an, 19:00etan izango da. Pilotalekuan Jantxi-Liher eta Txankarta-Miranda ariko dira.

Azkenik, asteazkenean, uztailaren 8an, 18:00etan, beste bi neurketa jokatuko dira jarraian. Lehenengoan Irisarri-Iraola eta Mikel-Liam ariko dira lehian; segidan, Etxabe-Beristain eta Irisarri-Ellakuria bikoteek neurtuko dituzte indarrak.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, final-laurdenetako beste neurketa bat ere falta da zehazteko, eta datozen egunetan emango dute haren berri.

Ligaxkako azken partidak Karmen jaietako egitarauaren barruan izango dira. Hala, txapelketako finalak herriko festen giroan jokatuko dira.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide