Ekaina 2026
— 2026-07-02Irakurri 283. zenbakia hemen.

Zestoako Udalak jakinarazi duenez, ekainean zehar baserri bideetako belar mozketak egiten ari dira udalerriko hainbat gunetan. Aste honetan, Akoa bailaran ari dira lan horiek egiten.
Udalaren arabera, hainbat gunetan dagoeneko amaitu dituzte lanak, eta datozen egunetan oraindik egiteke dauden bideetan ere belarra mozten jarraituko dute.