Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Inaxio Sorazu zestoarrak Europako Brazilian Jiu-Jitsu Kopa irabazi du. Joan den asteburuan jokatu zen Jiu-Jiutsu Kopa Valentzian. 82,2 kilo azpikoen gerriko zurien kategorian lehiatu zen Sorazu. Guztira hogeita bi pertsonek hartu zuten parte kategoria horretan, eta Sorazuk eskuratu zuen garaipena. Bost borroka izan zituen zestoarrak, eta bikain egin zituen guztiak.
Garaipenarekin “oso gustura” dagoela esan du Sorazuk. Podiumean zegoela, gerriko urdina eman zioten, eta hemendik aurrera kategoria horretan lehiatuko da. “Hemendik aurrera txapelketak zailagoak izango dira, desafio bezala hartzen dut. Ea hurrengo txapelketetan marka hobeagoak edo parekoak lortzeko gai naizen”.