Albisteak

Euskal Herriko Musika Bulegoak Rural Zombies taldea saritu du

Zestoako Rural Zombies musika taldea saritua izan zen atzo (azaroak 24), Euskal Herriko Musika Bulegoaren eskutik. Euskla Musika eszenako hainbat pertsonaz osatutako epaimahaiak Rural Zombiesen BAT diska saritu zuen.

EHMB-k jakinarazi duenez “epaimahaiak lana sortu, interpretatu eta ekoizteko jardunari erreparatu dio nagusiki eta baita, jakina, azken emaitzari ere. Horretarako, hainbat balorazio-erreferentzia erabili ditu: berrikuntza, originaltasuna, indarra, potentzialtasuna, sotiltasuna, sentsibilitatea, esperimentazioa, sonoritatea, estilo-estetikak eta artworka, besteak beste.”

Rural Zombiesi buruz, honakoa azpimarratu zuten atzoko ekitaldian «debut harrigarria da, proposamenean freskotasuna eta heldutasuna bildu baititu. Erakarpen-indar handiko ahotsa, talde sendo batek inguratuta».

Gainerako sarien informazio guztia esteka honetan duzue.

Argazkia: Iñaki Estevez




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide