Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Joan den larunbatean Euskal Herriko Trikitixa Eguna ospatu zen Pasaian. 800 trikitilaritik gora bildu ziren han, horien artean Ertxiña musika eskolako ikasleak. Goizean, Pasai Donibaneko kaleak girotu zituzten, beste zenbait herrietako musikariekin batera. Bazkalondoren, oroigarriak banatu zituzten talde guztietan, eta arratsaldean kalejira erraldoia egin zuten.
Argazkiak: Ertxiña musika eskola