Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Euskal jatorrizko ardoen dastaketa antolatu du Laiak dendak datorren hilaren 28rako, osteguna. Zarautz, Getaria, Bizkaia eta Arabako txakolinak edota Arabar Errioxako ardo beltzak dastatzeko aukera egongo da arratsaldeko 19:30ean hasita Ipintza elkartean. Mikel Garaizabal enelogo eta sommelierrak zuzenduko saioa. Gehienez 30 lagunek hartu ahal izango dute parte beraz, aurretik izena eman beharko da Laiak dendan edo 943 14 81 34 telefonora deituta. Dastaketaren prezioa 10€takoa izango da.