Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Antton Olaizola deportatuarekin Cabo Verde eta Zestoa arteko zuzeneko komunikazioa ez zen nahi bezain ondo atera internet kontuak tarteko. Baina Jon Maia bertsolariari omenalditxo umil bezain polita egin zitzaion horrenbeste urtean borondatez Zestoara afari honetara etorri izan delako. Denen artean bertso bat kantatu zioten eta gazta bat ere oparitu zitzaion. Berak “segidilla” dotore batzuekin eskertu zuen. Aizpea Aristik alaitu zuen afal ondorena.