Euskara eta immigrazioa. Ikerketa baten harira…

EHUko UIK fundazioa antolatutako egun bateko ikastaroa (2023/09/14)

Ikastaro honetan, Begirune Fundazioak 2023an migrazioari, ongizateari eta euskarari buruz abiaraziko duen ikerketaren emaitzak aurkeztuko ditugu. Zehazki, EAEko atzerritar jatorriko biztanleriak euskarari buruz duen gizarte-irudiari buruzko datuak emango dira ezagutzera, ondorengo eztabaida ahalbidetzeko. Halaber, gaian adituak diren hainbat pertsona gonbidatuko dira emaitzei buruz duten ikuspegia azal dezaten. Azkenik, saioko konlusio batzuk egingo dira.

Publiko orokorrari zuzendutako ikastaroa da.

Prezioa: 25€ (Zestoan erroldatutako ikasleek eta langabetuek udalaren dirulaguntza eska dezakete)




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide