Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Udalak euskara ikasi nahi dutenentzako diru laguntza lerroa zabaldu du. Diru laguntza eskatzeko epea hamabost egunekoa izango da, matrikula epea ixten denetik aurrera. Epe hori igarota ez da eskaerarik, ezta dokumenturik, onartuko. Ikastaroa amaitu eta 15 eguneko epean, ikastetxeko agiria aurkeztuko da. Hori egin ezean diru laguntza bertan behera utziko da
Dirulaguntza honek euskara ikasteko eta euskarazko ikastaroak egiteko dirulaguntzak arautzen ditu. Onuradun izateko, Zestoan erroldatuta egon beharko du eskatzaileak, 16 urte edo gehiago izan beharko ditu eta udalarekin zorrik ezingo du eduki.
Deialdiaren gaineko informazio guztia Zestoako Udalaren webguneko esteka honetan dago ikusgai.