Albisteak
EuskarAbenturako 130 gazte iritsi dira gaur arratsaldean Zestoara
— 2022-07-25Euskal Herriko zazpi lurraldeetako nahiz diasporako 16-17 urte bitarteko 130 neska-mutil euskal geografia, kultura eta historia lagunartean ezagutzera eramango dituen oinezko espedizioa da EuskarAbentura. Uztailaren 1ean abiatu eta hilaren 31ra bitarte, 31 etapa osatuko dituzte, 783 kilometro guztiera, horietatik 483 oinez. Maulen hasi eta Getxo helmuga hartuta, Euskal Herria zeharkatzen ari dira eta gaur Zestoara iritsi dira. Kiroldegian egingo dute lo eta bihar Ekainberri bisitatuko dute. Hiru helburu nagusi ditu EuskarAbenturak: gazteen artean euskararen erabilera sustatu eta normalizatzea, gazte euskaldunen sare berri bat sortu eta elikatzea eta Euskal Herriko natura-ondasun eta ondasun historiko nahiz kulturalen transmisioa bermatzea.
Egin zaitez bazkide