Euskaraldia 2020

Euskaraldia 2020 badator, baita Zestoara ere!

Atzo, martxoak 9, aurtengo edizioari ekiteko lantalde berria jarri dugu martxan.

Euskarari, euskararen erabilerari astindu berri bat eman nahi diogu. Gure erara. Aurten biziagotu eta hobetu nahi ditugu gure ‘ahobizi’ eta ‘belarriprest’ rolak. Hori da gure buruari egin diogun erronka.

Aurreko edizioan ondo egindakoak mantenduko ditugu: lantaldearen giroa, bilerak tabernetan egitea… Hortaz, adi, gure hurrengo hitzordua martxoaren 22an izango da.

Lantaldea, jakina, ez dago itxita. Parte hartu nahi baduzu, edo informazio gehiago nahi baduzu, idatzi zestaokoeuskaraldia@gmail.com epostara.