Albisteak
Euskaraldian izena emateko aukera izango da biharko pintxo potean
— 2018-09-26Pasa den ostegunean zabaldu zen Euskaraldian izena emateko epea. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean Euskal Herriko herri askotan egingo den ekintza da Euskaraldia. Nahi duten herritarrek hamaika egunez euskaraz egiteko konpromisoa hartuko dute. Konpromisoak esan nahi du ahal den egoera guztietan euskarari eusten saiatuko dela herritarra, eta beste hizkuntza batera pasako da parekoak ulertzen ez badio.
Etengabe euskaraz egiten saiatuko direnek “ahobizi” rola jokatuko dute eta euskaraz egiteko gai ez diren edo egiten ausartzen ez direnak “belarriprest” izan ahal izango dira, alegia, “belarriprest” txapa paparrean daramanak esan nahi die zestoarrei berari euskaraz hitz egitea nahi duela, ulertzen duela euskara. Euskaraldia euskararen erabilera areagotzeko ekimen bat da.
Zestoako Euskaraldiako kideak kalera irtengo dira bihar, osteguna, pintxo pote orduan. Mahai bat izango dute eta Euskaraldian parte hartu nahi duen orok izango du bertan izena emateko aukera.
Egin zaitez bazkide