Albisteak

Euskaraldiaren aurkezpen bilera egin zen atzo Gazteleku zaharrean

20 lagun inguru bildu ziren atzo, AEK-ak eta Danbolinek deitutako Euskaraldiaren aurkezpen bileran. Euskaraldiari forma emateko batzordea sortzeko prest agertu zen jendea, baikor eta ilusioz. Euskaraldia, azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean iraungo duen ariketa soziala izango da eta batzorde horrek ariketa hau aurrera nola eramango den erabaki beharko du.

Nahiz eta batzordea Euskaraldia antolatzeko izan, atzoko bileran, herrian euskararen erabilera aldetik beste premia batzuk daudela ere ondorioztatu zen. Beraz, aurrera begira, premia horiek nola kudeatu behar diren aztertu beharko da.

Arroabeko ordezkariak ere gerturatu ziren Gazteleku zaharrean egindako bilerara eta eurek auzo mailan beren batzordea osatuko dutela azaldu zuten. Batzordearen lehen bilera ekainaren 25ean izango da, astelehena, arratsaldeko 18:30ean Gazteleku zaharrean.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide