Albisteak

Euskaraldiaren inguruko tailerra eta txapen banaketa egingo dute larunbatean

Euskaraldian parte hartuko duten Ahobizi eta Belarriprest guztientzako tailerra izango da datorren larunbatean, azaroak 17, goizeko 11:00etan hasita, Zestoako liburutegian. Saioan, azaroaren 23an hasiko den ariketa sozialaren nondik norakoak azalduko dira. Hala nola, rol bakoitzak ze paper jokatuko duen, bakoitzak zehatz-mehatz zer egin beharko duen…

Tailerraren ondoren,  Euskaraldiako txapak jasotzeko aukera egongo da. Eguerdiko 12:30etatik 14:00etara eta arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara plazan. Pertsona batek beste baten txapa jasotzeko aukera ere izango du, beti ere, bestearen izen-abizenak zein diren esan ondoren. Dagoeneko 467 herritarrek eman dute Euskaraldian parte hartzeko izena baina Zestoako antolatzaileek azaldu dute oraindik eman ez dutenek larunbatean jarriko den mahaian izango dutela izena emateko aukera.

 

Hemen dituzue Euskaraldiarekin bat egin duten talde batzuek argazkiak:




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide