Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Ekainaren 11n aurkeztu zen Euskaraldian Zestoan, Aek eta Danbolinek deituta eta udaleko Euskara saila eta UEMAk lagunduta. Bertan, ekimena aurrera aterako duen batzordea sortzeko erabakia hartu zen. Gaur izango du batzorde horrek aurreneko bilera. Kultur Etxeko Gazteleku ohian izango da, arratsaldeko 18:30ean.
Gogoratu, Euskaraldia azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean iraungo duen ariketa soziala izango dela eta batzorde horrek ariketa hau aurrera nola eramango duen erabaki beharko du. Batzordea edonorentzat irekia da.