Albisteak

Euskaraldiko txapak jasotzeko moduan daude Euskara Saileko bulegoan

Azaro amaieran eta euskararen egunarekin bat eginez ospatzen zen Euskaraldia orain artean, baina maiatzean izango da aurten. Maiatzaren 15ean hasiko da, hain zuzen ere. Jadanik, izena eman duten herritarren, udaletxeko Euskara Saileko bulegoan txapa jasotzeko aukera izango dute goizetan, astelehenetik ostiralera, maiatzaren 14a bitartean. Izena eman gabe daudenek emateko aukera ere izango dute.

Bestalde, ostiral honetan, maiatzaren 9an, arkupetan egingo da txapa banaketa, arratsaldeko 17:00etatik 19:00tara bitartean.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide