[BIDEOA] Umeen danborrada bideoan

Pasa den larunbatean, Santa Kutz egunez, eguraldi ederrak lagunduta ospatu zuten danborrada txiki eta gaztetxoek. Arratsaldeko 18:00etan hasita, danbor hotsek bete zituzten kaleak. Guztira, 180 bat umek parte hartu zuten, danbor jotzaileek, pandero jotzaileek, sukaldari, gastadore nahiz zalduntxo txikiek, banderadunek, Bainuetxeko langileak irudikatu dituzten zirikatzaile-buruhandiek eta azkenik, Danbolinek eginiko karrozak osatu zuten danborrada.

Egun hartan grabatutako irudiekin bideo hau osatu dugu.