Euskaraldirako beroketa ariketak egin zituzten asteartean
Danbolin— 2022-11-17Euskara foroak deituta, Euskaraldirako beroketa ariketa egin zituzten asteartean udaletxeko aretora gerturatutako hainbat herritarrek. Saioan “ahobizi” edo “belarriprest” rola hartzeak zer dakarren aztertuko zuten. Bakoitzak Euskaraldian eta egunerokotasunean hizkuntzarekin izaten dituen zailtasunak, norbere buruari jarri ahal dizkion erronkak eta une deserosoetan nola jokatu asmatzeko estrategiak izan zituzten hizpide. Bihar, ostirala, hasiko da Euskaraldia, eta oraindik herritar batzuk badaude izena emanda, baina txaparik jaso gabe. Udaletxeko euskara teknikariaren bulegora bertaratu edo 943 147 010 (7 luzapen zenbakia) telefono zenbakira deitu beharko da txapa jasotzeko.