Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Euskararen Eguneko film laburren sariketa antolatu du Zestoako Euskara Foroak. 16 urte arteko haur eta gazteei zuzenduta dago lehiaketa. Parte hartzaileek gustuko euskal abesti bat aukeratu eta dantza bat prestatu behar dute. Ondoren, 15-30 segundoko filma grabatu eta zestoakoeuskarazerbitzua@gmail.com helbidera bidali beharko dute abenduaren 1a baino lehen.
Abenduaren 3an, Ekain guraso elkarteak antolatuta, koloretako murala egingo da kiroldegiko aterpean eta ondoren, sariketan parte hartu duten film guztiak proiektatuko dira.