Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Euskarazko produktuen kontsumoa bultzatzeko asmoz, ‘Euskaraz gozatu nahi dut’ kanpaina jarri du martxan Zestoako Udalak bigarren urtez. Egitasmoaren helburua, euskarazko kontsumoa bultzatzea da.
Joan den urtean jarri zen lehen aldiz martxan egitasmoa. Ordura arte, euskarazko produktuen katalogoa paperean bidaltzen zen etxe guztietara, baina katalogoa paperean banatzeari utzi eta estrategia eraginkorrago bat martxan jartzea erabaki zuen erakundeak.
Aurten ere katalogoa ez da paperean banatuko, baina horren ordez, hainbat ekintza antolatu dituzte Euskara eta Gazteria sailak Danbolinekin batera. Egitasmoaren helburua katalogoko produktuak herrira gerturatu eta ezagutaraztea da, eta besteak beste, ipuin kontaketak, jolasak eta ePELIan saioak izango dira.
Hemen egitaraua:
Oharra: Ipuin-kontaketetarako eta mahai-jolasetarako aurrez izena eman behar da gaztelekuko 688 684 029 telefono zenbakian.