Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Euskarazko produktuen kontsumoa bultzatzeko asmoz, ‘Euskaraz gozatu nahi dut’ kanpaina jarri du martxan Zestoako Udalak bigarren urtez. Egitasmoaren helburua, batez ere haurren arten euskarazko kontsumoa bultzatzea da. Euskara eta Gazteria sailak Danbolinekin batera antolatutako kanpainako azken ekintza izan da gaurkoa. Hiru ipuin kontaketa eta ePELIan saioarekin eman zitzaion kanpainari hasiera. Gaur jolasen txanda izan da. Lau jolas ezberdinetan parte hartu dute bertaratu diren haurrek, Barbantxoko begiraleek lagunduta.
