Albisteak

Eusko Label txapelketan parte hartuko du Naroa Agirre pilotariak

Lan handia egiten ari dira emakume pilotariak ikusgarritasun handiagoa lortu bidean. Eusko Label txapelketan bereziki azpimarratu dute hori. Garai bateko raketistak izan dituzte gogoan Ados Pilota elkarteko kideek “Raketistak izan ziren gure oinordeko eta gure amak berriz gure iparorratzak, ikaragarri lagunduz ibilbide guzti honetan”.  Horregatik aitortza bat egin nahi izan diete pilotariek beraien amei ere eta Eusko Label txapelketan amen abizenak eramango dituzte soinean.

Abenduan hasiko da txapelketa eta otsaila bitarte luzatuko da. Azkoitian egin zen aurkezpena eta bertan izango da finala ere. Aurreneko aldia da horrelako txapelketa bat antolatzen dela promozio eta lehen mailan Euskal Herriko frontoietan barrena. Guztira 22 pilotari, ligako 27 partidu, finalaurdenetako bi partidu, 3 finalerdi eta bi final handi izango dira zuzenean EITBn emango direnak.

Frontoiak emakumeenak ere badirela erakutsi nahi dute, afizioa sortu eta pilotalekuak betetzea lortu, bere garaian rakestistek egin zuten moduan.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide