Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Osasun Sailaren datuen arabera, ez da kasu positiborik atzeman azken 24 orduetan PCR probetan. Eskualdean, 20 kasu zenbatu dira guztira.
Osakidetzak 10.969 PCR proba egin ditu EAE-n azken 24 orduetan eta horietatik 385 positibo detektatu dira: 138 Bizkaian, 175 Gipuzkoan eta 63 Araban. Atzotik gaurrera, EAE-tik kanpo bizi diren 9 pertsonak ere positibo eman dutela jakinarazi du Osasun Sailak. Hiru lurraldeetan, 245 lagun daude ospitaleratuta, horietatik 55 ZIUn.