Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

AEKk, Bargaztek, Danbolinek eta Eniarraitzek elkarlanean antolatuta, ‘Ez da kasualitatea’ bertso saio musikatua izango da datorren ostiralean, arratsaldeko 19:00etan hasita, arkupetan. Saioak, gogoeta, jolasa, emakumeen arteko konplizitatea, umorea, musika eta bertsoa uztartzen ditu. Uxue Alberdi, Miren Amuriza eta Miren Artetxe igoko dira Udaletxe azpiko oholtza gainera eta Amaia Agirre arduratuko da gai-jartzaile lanak egiteaz. Gainera, bi musikariren doinuen laguntza izango dute bertsolariek.