Albisteak

“Ez dadin bizitza eten” liburuaren aurkezpena eta solasaldia egingo da datorren asteazkenean

ARGAZKIA: emagin.eus

Portale kultur elkarteak, Zestoako Emakume Feministen Taldeak eta 3Z elkarteak elkarlanean, “Ez dadin bizitza eten” liburuaren aurkezpena eta solasaldia antolatu dute datorren asteazkenerako. Miren Aranguren Etxartek, liburuaren idazleetako bat eta emagineko kideak, bideratuko du solasaldia. Martxoak 6, arratsaldeko 18:30ean izango da hitzaldia, Portale kultur-gunean.

Liburuak zaintzak mugimendu feministan eta, oro har, gizartean duen garrantziaz hausnartzen du, eta diskriminazioarekin eta gorputzarekin duen harreman zuzena nabarmentzen du. Zaintzaren konplexutasuna ulertzeko beharra azpimarratzen da, lana modu bidezkoagoan banatzeko eta bizitzak erdigunean jartzeko.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide