Albisteak
“Ezetz asmatu nolakoa den nire bizitza” kanpaina abiatu du ATZEGIk
— 2015-10-06ATZEGIk, Gipuzkoan adimen urritasuna duten pertsonen aldeko erakundeak, aurtengo sentsibilizazio kanpainan “Ezetz asmatu nolakoa den nire bizitza” leloa erabili du kolektibo honekiko dauden aurreiritziak apurtzeko eta gipuzkoarrek adimen urritasuna duten pertsonen bizitzari buruz gehiago ikasi dezaten lortzeko.
Parte-hartzailea eta ausarta izan nahi duen kanpaina honetarako hainbat galdetegi sortu dira, atzegi.org/horrelakoadanirebizitza webgunean aurki daitezkeenak. Galdetegi hauen helburua kolektibo honen inguruan dugun ezagutza maila neurtzea da, hau da, modu dibertigarri eta ludikoan etxebizitza, lana edo aisialdiari buruzko galderei erantzutea.
ATZEGIk zestoarrak ere kanpaina honetan parte hartzera gonbidatu ditu.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide